Interesa bai, baina jendea falta da

Karkara 2015ko mar. 8a, 08:50

Orioko Udalak berdintasuna landuko duen herritarren beharra ikusten du taldea osatu eta gaian sakondu eta eragin ahal izateko.

Orioko Udalak berdintasunaren gaia jorratzeko beharra eta nahia adierazi zuen azkenekoz egin zen ohiko bilkuran. Indarkeria matxistarekin amaitzeko urratsak emateko, berdintasunera bidean, talde eragile bat osatzeko beharra ikusi zuen.

Udalak beharra ikusten du, laguntza emateko prest dago, elkarlanean aritzeko gogoz.  Baina lanean arituko den herritar talde bat ezinbestekoa ikusten du, gainontzean, aurrera pausoak emateko zailtasunak ikusten baitituzte. Motorra, beraz, herritarrak izatea nahi dute, eta horretara animatu nahi dituzte oriotarrak.

Interesa duen edonork Udalarekin harremanetan jartzea besterik ez du egin behar. Herritar talde bat biltzea eta alor honetan lanean hastea espero du Udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide