Ikasketen ondoren, zer?

Karkara 2015ko mar. 3a, 14:44

Enpleagarritasunaren inguruko hitzaldia izango da gaur, 19:00etan, Orioko Batzokian.

Ikasketak amaituta, amildegiaren ertzean sentitzen dira asko eta asko. Nora jo ez dakitela, noraezean. Galduta. Ikasketak bukatutakoan, ordea, hezten jarraitzeko hainbat aukera daude. Horri helduko diote gaur, martxoaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Batzokian egingo den hitzaldian.

Hezkuntzan ibilbide luzea izandakoek hartuko dute hitza, izango dute hitzaldiaren gidaritza: Ramon Martinez de Murgiak eta Itzar Alkortak. Biak ala biak hezkuntzan lan egiten dute, unibertsitatearen motorra gertutik ezagutzen dute. Murgia Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzako zuzendaria da; eta, Alkorta, Unibertsitate eta  Ikerketako sailburuordea.

Baina, ez dute soilik adituek hitz egingo; entzuleei ere emango zaie hitza. Zalantzak argitzeko aukera izango dute. Hitzaldirako izena eman nahi duenak idatzi oriokoeajpnv@gmail.com helbidera edo 943890789 telefono zenbakira deitu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide