Arrauna urte sasoi honekin, neguarekin, lotzen ez dugun arren, urteak dira jada neguan estropadak egiten direla. Castroko txapelketa, esaterako, zortzigarrenez antolatu da. Eta, zortzigarren edizio honetan, Oriok irabazi du bandera.
Igandean izan zen estropada, martxoaren 1ean. 6.100 metroko ibilbidea egin behar izan zuten, eta Orioko mutilek 22 minutu, 2 segundo eta 12 zentesima behar izan zituzten distantzia hori egiteko. Azkarrenak izan ziren helmuga zeharkatzen.
Atzetik bermeotarrak sailkatu ziten, 2 segundora; eta, hirugarren, Kaikuko trainerua, 15 segundora. Lehen hamar sailkatuak ondorengoak izan dira eta denbora hauek egin dituzte:
1. Orio Babyauto 22:02:12
2. Bermeo 22:04:19
3. Kaiku 22:17:41
4. Portugalete 22:24:71
5. San Juan 22:26:24
6. Astillero 22:52:12
7. Ondarroa 22:58:11
8. Pedreña 22:59:18
9. Deusto 23:03:47
10. Castreña 23:05:14