Kanaache Mungian txapeldun

Karkara 2015ko mar. 2a, 08:33

Argazkia: Nuria GD

Mungiako Sprint Duatloia irabazi zuen Hossain Kanaachek larunbatean, otsailaren 28an.

Hossain Kanaachek jantzi zuen txapela Mungiako Sprint Duatloian. Ia ordubete behar izan zuen duatloia amaitzeko, 59:33ko denbora, hain zuzen. Lehendabizi bost kilometro korrika egin behar izan zituen; ondoren, 21 kilometro bizikletan; eta, amaitzeko, beste 2,5 kilometro lasterka.

250 kirolarik hartu zuten parten eta bera izan zen txapelduna. Oriotarrak Pello Osoren lana goraipatu eta zoriondu zuen; izan ere, Kanaacheren ustetan, bere txapelaren %75a Osori dagokio. Oso bigarren helmugaratu zen, baina, bizikletako tartean eroriko bat saihesteko, bizikletatik jaitsi zenez, deskalifikatu egin zuten. Hortaz, podiumeko bigarren postua hirugarren helmugaratuak hartu zuen.

Hiru erregeen mailako mikrofonoetan

Arrebarengana doa orain Hossain Kanaache, gaur bertan. Arreba Miamin bizi da eta Piripi izeneko jatetxe bat ireki berri du. Printzipioz hiru hilabetetarako doa, baina ez daki zehatz-mehatz zenbat hilabete emango dituen han.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide