Errepublika aldarrikatzen dute Sahararrek biharko egunean, otsailaren 27an. Beren independentziaren aldeko eguna bilakatu da, izan ere, duela 38 urte sahararrek beren independentzia aldarrikatu zuten. Marokok eta Mauritaniak, ordea, lurrak kendu zizkieten; eta, ordutik, Mendebaldeko Saharak Marokoren menpe jarraitzen du.
Aurreko urteetan bezala, otsailaren 27an, Sahararen aldeko ekitaldia egingo da udaletxean. 11:00etan izango da, udalbatzarreko aretoan. Ekitaldian Mendebaldeko Sahararen bandera zintzilikatuko da udaletxeko balkoian, ikurriñarekin batera, eta gero Saharako eta Orioko ordezkariek tea hartuko dute.