Sara Peñak irabazi du 8 Miliak lasterketa

Karkara 2015ko ots. 24a, 10:15

Argazkia: Goiena

2015 egutegiko lehen zita da Antzuolakoa. Sara Peñak lehen aldiz hartu du parte proban eta txapela jantzi du.

Korri egitera joateko eguraldia egiten ez zuen arren, ehunka pertsonek egin zuten lasterka Antzuolako 8 Miliak lasterketan. Euria gelditu gabe eta bidea lokaztuta. Ez ziren korrika egiteko baldintza egokienak, baina Sara Peña fin ibili zen eta proba irabazi zuen.

Lehen aldia zen Peñak Antzuolako lasterketan parte hartzen zuena. 240 lagunek hartu zuten parte, eta, emakumezkoetan, bera izan zen garaile. Ia 14 kilometroko ibilbidean, 835 metroko desnibela duenean, azkarrena izan zen oriotarra.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide