450 izen emateak beteta

Karkara 2015ko ots. 25a, 08:36

Argazkia: Luis Bixki

Igande honetan, martxoaren 1ean, izango da Orioko Mendi Lasterketa. Goizeko 10:00etan hasiko da, Ikastolatik, eta 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek.

Izen emateak muga zuen, 450 korrikalari gehienez. Lasterketa eguna baino lehen izen-ematea bete egin da. 450 izango dira irteera puntuan bilduko diren korrikalariak igande honetan, martxoaren 1ean, goizeko 10:00etan. 20 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. 1100 metroko desnibela du, antolatzaileen ustez mendi lasterketetan hasteko aproposa. 
 

Orioko Mendi Lasterketa from Ibilbideak on Vimeo.

Prestakuntza handiko lasterketa

Urte berriarekin hasi ziren antolakuntzan. Ibilbidea zehaztuta, mendia garbitu beharra zegoen. Hainbat lagun aritu ziren horretan lanean, korrikalarientzat bidea txukun egon dadin. Horrez gain, izen-emate epea ireki zuten eta lasterkarientzako sariak eta jakiak prestatzen hasi ziren.

Parte hartzen duten korrikalari guztiei elastiko termikoa oparituko diete, ezin hobea horrelako probetan janzteko. Horrez gain, behar beharrezkoa izango duten ura eta antzerakoak ere izango dituzte.

Orain, guztia prest dagoenean, egun handiaren zain daude korrikalari eta antolatzaile guztiak. Igande honetan izango da, goizeko 10:00etan, Ikastolatik hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide