Asteburuan saskibaloiko kimuen eskolarteko finalak jokatu ziren Zarautzen. Guztira 65 taldek hartu zuten parte: nesken 32 taldek eta mutilen 33 taldek. Parte hartze jendetsua izan zen, eta talde horietatik guztietatik 11 Oriokoak ziren eta bat Aiakoa. Lehia politak eta maila txukuna izan dute jokalariek, aitortu du Iker Gurrutxaga ZASTeko kideak.
5. mailakoen kategorian, nesketan, Orokietakoek puntu bateko aldearekin hartu zuten mendean Burujabeak taldea. 15-14 irabazi zuten. Mutiletan alde handiagoarekin irabazi zuen Salleko taldeak, 34-51 Zaraguetaren aurka.
6. mailako kimuetan, nesketan, Antonianok irabazi zuen finala Xuguxak taldearen aurka, 50-28. Mutiletan Kalaberak taldeak 59-46 irabazi zuen Antonianoren aurkako finala.
Zaraguetako ikasleak finalera heldu ziren, eta, nahiz eta galdu, eskolatik zorionak eman nahi dizkiete egin duten txapelketagatik. Zaraguetako ikasleen taldean Aiako Lardizabal eskolako bi ikasle daude, eta horiek ere zoriondu nahi dituzte.