Bost garaipen bosgarren jardunaldian

Karkara 2015ko ots. 24a, 10:09

San Juanen jokatu zen, igandean, Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia. Oriotarrek emaitza onak lortu zituzten.

Batelek izan dute estropada, azkenean, asteburu honetan. Hainbat jardunaldi bertan behera gelditu ziren denboralea zela eta, baina, igandean, euria ez zen oztopo izan. San Juanen izan zen Gipuzkoako Ligako bosgarren jardunaldia eta oriotarrek bost garaipen lortu zituzten.

Gipuzkoako Batel Ligan zortzi mailatan bereizten da eta Oriok horietako seitan hartu zuen parte. Sei kategoriatan parte hartu eta bostetan irabazi. Emakumezkoak bai infantiletan, bai jubeniletan. Gizonezkoak infantiletan, kadeetan eta jubeniletan.

Emaitzak

Emakumezko infantilak
1go postua
6.   postua 

Emakumezko kadeteak
6.   postua

Emakumezko jubenilak
1go postua

Gizonezko infantilak
1go postua
10.  postua
14.  postua
16.  postua

Gizonezko kadeteak
1go postua
8.   postua
17.  postua

Gizonezko jubenilak
1go postua

Emaitza onak izan ziren oriotarrentzat. 12 batel aurkeztu eta bost garaipen lortzea pozgarria da. Indartsu heldu diote batel ligari eta honela jarraitzea espero dute, indarrean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide