Gaixotasun bat ate joka dagoenean –fisikoa, mentala...– sintomak sentitzen hasten gara. Gorputza informazioa ematen ari zaigu sintoma horien bitartez, eta garrantzitsua da oso informazio hori irakurtzen jakitea. Dekodetze biologikoak horretan laguntzen gaitu, sintomen irakurketan. Arazo psikologiko nahiz fisikoak tratatuko dira, hau da, sentimenduei ere erreparatuko diete.
Gai hori mahai gainean jarriko dute Mandalara Elkartean ostiralean, hilak 27, 20:00ean. Hizlariak Eva Alvarez eta Joshua S. Santos izango dira. Horrez gain, kontsulta pribatuak egiteko aukera ere izango da larunbatean, hilak 28, eta igandean, martxoak 1. Kontsulta pribatua eskatzeko deitu 649 878 429 telefonora.