Erraz. Lau goleko aldearekin. 4-0 irabazi dute erregional preferenteko mutilek asteburuan Mariñoren aurka. Etxean jokatu zuten partida, Mendibeltz futbol zelaian. Mariño ez da aurkari erraza, taularen goikaldean baitago. Baina, hala ere, oriotarrak ez dira koldartu eta nagusitasunez irabazi dute partida. Golen egileak Mikel Elustondo, Gorka Miralles –bi– eta Ander Dorronsoro izan dira.
Partidako jokaldi batean min hartu zuen Iñigo Agirrek. Golpe batekin sudurra puskatu zuen, eta denbora luzez geldirik egon beharko du. Orioko taldeak bere babesa eta animoak bidaltzen dizkio jokalariari.
Garaipen honekin 48 puntu bildu ditu Oriok. Lehendabiziko postuan jarraitzen du sailkapen orokorrean, lider. Bigarren taldeari bi puntuko aldea ateratzen dio, eta lau puntukoa hurrengoari.
Sailkapena - Erregional preferente mutilak
1. Orioko 48 puntu - 15 garaipen - 3 berdinketa - 2 porrot
2. Euskalduna 46 puntu - 15 garaipen - 1 berdinketa - 4 porrot
3. Urnieta 44 puntu - 13 garaipen - 5 berdinketa - 2 porrot
Infantil txikiek bi partida astebetean
Infantilek bi partida jokatu dituzte aste honetan. Bata, aste hasieran, astelehenean; bestea, astebukaeran. Arrasaten jokatu zuten asteleheneko partida eta hiru puntuak eskuratuta etxeratu ziren. 1-2 irabazi zuten partida.
Asteburuan, berriz ere Debagoienan izan zuten partida, Bergaran. Oraingo honetan, ordea, hiru puntuak etxeko taldeak eraman zituen. Lehia estua izan zen, bizia, baina oriotarrek 1-0 galdu zuten.
Azken partida hau galdu arren, emaitza ezinhobeak eskuratu dituzte oriotarrek eta Gipuzkoako 12 talde onenen artean sailkatu dira. Hortaz, hemendik aurrera txapeldunen fasea jokatuko dute txikienek.
Infantil neskak fin kopan
Kopako lehen jardunaldia jokatu dute asteburuan infantil neskek. Lehen partida honetan irabazi egin dute oriotarrek, Amara Berriren aurka. Gol askokok partida izan da, bizia oso. 2-3 emaitzarekin amaitu da, oriotarren alde.
Garaipen honekin taulako bigarren postuan daude oriotarrak, liderrarekin –La Salle– berdinduta.