Hasi dira barran hormigoi blokeak jartzen

Karkara 2015ko mar. 10a, 08:49

Irailean hasi ziren barraren konponketako lanak egiten. Luze joko du obrak, eguraldiak asko baldintzatzen baitu.

Duela urtebete, iazko neguan, denboraleak Orioko barra hautsi zuen. Zulo handi bat egin zuen espigoian. Portu Zuzendaritzaren eskumena denez barra, berari zegokion kontradikearen konponketa egitea. Presazko lana zen, baina iraila amaiera arte ezin izan zuten obrarekin hasi.

Urrian, 2014ko Kilometroen ostean, hasi ziren lanak. Azkar egin beharreko konponketa zen, denboraleak hasi baino lehen amaitzea komeni baitzen. Ezinezkoa izan da, ordea. Eguraldiak ez du lagundu, eta itsaso harroarekin eta arriskutsuarekin ezin izan dute lanean ibili.

Orain, berriz heldu diete lanei. Hilabeteren buruan obraren azken ukituak egiten egotea litzake egokiena, baina zaila da hori. Eguraldiak asko baldintzatzen du. Dena den, udako prest egotea espero da.

Erlazionatutako albisteak

Iritziak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide