Alonso eta Peiotxo bikoteak irabazi du dardo txapelketa

Karkara 2015ko ots. 17a, 08:11

Anboto Lazkano 12 urteko dardolariak ere parte hartu zuen eta hirugarren postuan sailkatu zen. Joseba Unanue oriotarrarekin osatu zuen bikotea

Maiteminduen egunean antolatu zuten txapelketa, bikote ezkutuekin. 24 lagunek eman zuten izena, eta, zozketaz, 12 bikote osatu zituzten. Finala iluntzeko 22:00etan jokatu zuten Borja del Rio eta Raul Morrondo, eta Asier Alonso eta Joao Peiotxok.

Final estua izan zen, gogorra. Baina, azkenean, Alonso eta Peiotxok irabazi zuten. Hirugarren postuan Anboto Lazkano eta Joseba  Unanue gelditu ziren, biak oriotarrak. Lazkanok 12 urte besterik ez ditu, baina jada fin dabil dianara dardoak bota eta bota.

Dardolariek ez dute atsedenik hartu, datorren zita ate joka baitute. Otsailaren 28an izango da, larunbatarekin, 28 Aurrera tabernan dardolarien elkartzeko eguna izango baita.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide