Zazpi domina Orio AErentzat Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketan

Karkara 2015ko ots. 16a, 13:33

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Orion jokatu zen Txapelketa, otsailaren 14an, larunbatean; hiru urre, bi zilar eta bi brontze eraman zituzten etxeko arraunlariek.

Eguraldi txarra zela eta, urtarrilaren 17an jokatzekoa zen Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa atzeratu eta pasa den larunbatean, otsailaren 14an, jokatu zen Orion. Erlojupeko proban, 113 ontzi ibili ziren Oria ibaian behera. Hamar estropada jokatu ziren txapelketaren barruan, eta zazpi domina irabazi zituen Orio AEk: urrezko hiru, zilarrezko bi eta brontzezko beste bi.

Hauek dira modalitate bakoitzeko emaitzak.

Gipuzkoako liga

Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako 4. jardunaldia ere jokatu zen Orion egun berean. 21 estropada egin zituzten guztira, eta garaipen gehien lortu zituena Orio AE izan zen. 8 estropada irabazi zituen Oriok, 5 Hondarribiak, 2 Donostia ALk, 2 Itsasoko Amak eta bana Raspasek, Zarautzek, Arkotek eta Navarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide