Otsailak 14. Maiteminduen eguna. Bikotekidearekin ospatuko du nor nork; ospakizunetarako bidea ez dio ikusiko besteren bat. Dardotan jokatzeko aitzakia bilatu diote dardo-zaleek.
Igande honetan San Valentin txapelketa antolatu dute Orion, Koasta eta Kalakari tabernetan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta izen emateak bost euroko kostua izango du. Izena ez da bikoteka eman behar izango. Bakarka apuntatu behar da; bikotekidea antolakuntzakoek jarriko dute.
Bikotekidea ez da txapelketako sorpresa bakarra izango, ezusteko gehiago izango dira. Zozketak eta sariak ere izango dira.