Gutun astralekin lanean, nobere burua ezagutzeko

Karkara 2015ko ots. 20a, 12:59

Astrologia ikastaroa antolatu du Mandalara Elkarteak. Saio bakoitzak 20 euroko kostua izango du eta lehendabizikoa larunbat honetan izango da.

Gizakiaren patua ezagutzea eta iragartzea da Astrologia. Hori nola jakiten duten? Astroen posizioari eta mugimenduari esker. Astrologoek egiten duten irakurketa horien oinarrizko nozioak ikasteko aukera izango da Mandalara Elkartean, bihar, larunbatean.

Ikastaro praktikoa izango da, nahiz eta praktikatu ahal izate ezagutza teoriko minimo batzuk beharrezkoak diren. Gutun astralekin lan egiten irakatsiko da, bakoitzak bere kartarekin lan egiten. Behin hori ondo ikasita, gainontzekoen kartekin lan egitera igaroko zara.

Zure gutun astralarekin lan egitean auto-ezagutzan ere garatuko duzu. Ordura arte zugan ezezaguna zitzaizun hori ezagutzeko aukera izango duzu, eta ezagutza horretatik kudeaketara pasa zintezke; hau da, behin zure jarrera ezagututa zure portaera aldatzera.

Ikastaroa ondorengo datetan izango da:

  • otsailak 21
  • martxoak 7
  • apirilak 18
  • maiatzak 23
  • ekainak 13

Larunbat goizetan izango da eta lau orduko iraupena izango du, 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Egun bakoitzaren kostua 20 eurokoa izango da. Interesatuak deitu dezala 649 878 429 telefonora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide