Bost gako alor pertsonalean eta profesionalean arrakasta izateko. Zorioneko izateko giltza aurkituko duzu Mandalarak antolatutako hitzaldian. Bost pausotan arrakasta nola eskuratu azalduko dute. Baina, zer da arrakasta?
Galdera horri erantzungo diote lehenik eta behin hitzaldian. Arrakasta ulertzen lagunduko dizute, aurrera egiteko ezinbestekoa dela baitiote. Behin oinarrizko nozioak jasota, bizitzan eragin zuzena duten bost gakoak zein diren esango dizuete. Horiek zure bizitzako helburuak lortzeko oztopo izan daitekeen bezala, lagungarriak ere izan daitezke. Ezagutu ostean erabilera egokia eman ahal izango diezu. Zure bizitzako lehentasunak markatzen ere lagunduko dizuete, helburuak lortu eta arrakasta izateko behar-beharrezkoa baita.
Lanketa horrekin zure ametsak eta desioak lortzeko behar adina ezagutza jasoko duzu. Rosalia Peña izango da horren guztiaren azalpen zehatzagoa emango duena, hitzaldia gidatuko duena. Rednova saludable enpresako formatzailea eta coach-a da bera.