Urtarrilaren 17an zen erabakitzekoa Euskaldiko txapelduna. Eguraldi txarra medio, bertan behera gelditu zen estropada. Behin denboralea pasata, berriz heldu diote txapelketari eta asteburu honetan jokatuko da Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa.
4.000 metroko distantzia egin beharko dute arraunean kadeteek, Saikolatik atera eta zubiraino. Bi mila metro gehiago egin beharko dituzte jubenilek eta absolutuek, 6.000. Horiek Mapiletik atera eta zubi parean amaituko dute.
Euskadiko txapelketaz gain, Gipuzkoako ligako laugarren jardunaldia ere jokatuko da. Egun berean, ordu berean: otsailaren 14an, 10:15ean. Euskadiko txapelketan parte hartzen ez duen ontziek hartuko dute parte. Saikolatik irtengo dira infantilak, kadeteak eta nagusiak, eta 4.000 metro egin beharko dituzte; jubenilek eta absolutuek 6.000 metro egiteko Mapiletik atera beharko dute.
Aulki Mugikorrak hartuko du, hortaz, errioa, larunbatean. Goizean goiz hasita arraun giro ederra izango da herrian.