Otsailaren 27-28an eta martxoaren 1eko asteburuan, Azpeitiara doaz Txurrumuskiko kideak. LH 3, 4, 5 eta 6 mailako gazteak joango dira aisialdi taldearekin elkarbizitzetara, baina, plaza mugatuak daudenez, izen emateko epeetan bizkor ibiltzea komeni da.
Izen ematea bihar izango da, 18:30etatik 19:30etara, Kultur Etxean. Izen ematera ordain-agiria eta izen-emate orria eraman behar dira. 45 euro ordaindu behar dira asteburu pasarako 3035 0182 18 1820021770 kontu korronte zenbakian.