Ezaguna da Abadiñoko idi proba, txapeldunen txapelketa. San Blas jaietan izaten da, eta manta irabazteko faboritoek azken egunean hartzen dute parte. Egun hori atzo zen, otsailaren 9a, eta manta lortzeko hautagaien artean zegoen Iñaki Oliden.
Lehendabizi Lopategiri tokatu zitzaion lan egitea eta 53 plaza eta 2,04 metro egin zituen. Lopategiren marka erreferentziatzat zuela abiatu zen Oliden, eta 53 plaza eta 3,78 metro egin zituen. Tarte txikia, baina txapeldun izateko nahikoa, Olidenek lortu zuena.
Atzoko proban, aurre itzai Iñaki Oliden –semea– aritu zen eta atze itzai lanetan Iketza. Argazkiak aipatutako biak eta Iñaki Oliden –aita– daude, irabazitako sariekin.