Orioko hiru talde lider

Karkara 2015ko ots. 9a, 12:17

Asteburuan emaitza onak eskuratu dituzte, oro har, Orioko futbol taldeek.

Konstantziak, asteroko lanak, fruituak ematen ari zaio Orioko futbol taldeari. Garaipenak pilatu eta pilatu dabiltza, 19 partidetatik 14 irabazi dituzte, eta asteburu honetan beste hiru punturekin etxeratu dira. Jardunaldi bat gehiagoz lider jarraitzen dute, 45 punturekin.

Asteburu honetan Hondarribian jokatu dute partida eta Elustondo eta Dorronsororen golei esker 0-2 emaitzarekin amaitu zen partida, oriotarren alde. Hondarribia sailkapeneko azken postuan da, 17 punturekin.

Lider dagoen beste talde oriotarra jubenil neskena da. Amaikak Bat taldearen aurka jokatu zuten eta 1-2 irabazi zuten Leire Manterola eta Noraren golekin. Asteburuko garaipenaren ondorioz, sailkapeneko lehen postuan jarri dira, sei punturekin. Txapelketarako faseko bi partida jokatu dituzte eta bi garaipen eskuratu dituzte.

Ohorezko jubenilek partida zaila espero zuten, gogorra, eta horrela izan zen. Taulan bigarren postuan dagoen Añorgaren aurka jokatu zuten. 4-1 irabazi zuten añorgatarrek. Kadete mailako bi taldeek berdindu egin dute asteburuan, 3. multzoko taldeak 1-1 egin zuen Ekintzaren aurka eta 4. multzoko taldeak 2-2 Amara Berriren kontra. Asteburuan ez irabazi arren, kopako 3. multzoko lider jarraitzen dute mutilek. 4. multzokoen berdinketak meritu handia du, zazpi infantilekin jokatzen baitute eta liderretik hiru puntura besterik ez baitaude.

Infantilek eta kimuek ez dute partidarik jokatu, denboraleagatik beren partidak bertan behera gelditu baitira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide