233 ikaslek dantzatuko dute larunbatean

Karkara 2015ko ots. 6a, 15:04

Larunbatean dantza ekitaldia eskainiko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek, 17:00etan, Karelan.

4 urtetik 13 urte bitarteko 233 ikasle bilduko dira Karelan, hankak astintzeko asmoz. Ander Errasti irakasleak irakatsitako erakutsiko diete bertaratutako familiar eta lagun guztiei. Dantzariak ez ezik, musikariek ere hartuko dute parte.

Otsailaren 7an izango da emanaldia, larunbatean, arratsaldeko 17:00etan. Bi saio izango ditu emanaldiak; lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta, bigarrengoan, ikasle helduek.

Tailerretako ikasleek hiru kanta dantzatuko dituzte: Let's twist again, Rock around the clock eta Charleston instrumental. Dantzako ikasle helduek inauterietan Euskal Herriko hainbat herritan egiten dituzten dantzak egingo dituzte, 15 denera.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide