Baditugu zozketako irabazleak

Karkara 2015ko ots. 6a, 10:15

Ramon Agirre eta Inaxio Tolosaren Koka Kola eta Barea antzezlana ikustera joateko hiru sarrera bikoitz zozketatu ditugu Karkaran.

Gaur gauean, otsailaren 6an, Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa Ray eta Nik kantautoreen azalean sartuko dira Koka Kola eta Barea antzezlanean. 22:30etik aurrera Ez Dok Amairuren garaietara bidaiatzeko aukera izango dute Oriotarrek Kultur Etxean.

Karkarak antzezlanera joateko hiru sarrera bikoitzen zozketa egin du, eta dagoeneko baditu irabazleen izenak. Hauek dira bina sarrera lortu dituzten Karkara irakurleak:

  • Koro Sarasola
  • Egoitz Dorronsoro
  • Imanol Zinkunegi

Sarrerak Kultur Etxeko harreran jaso daitezke, antzerkia baino lehenago edo momentuan bertan. Zorionak irabazleei!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide