Orio AEko hamahiru arraunlarik parte hartu zuten larunbatean, urtarrilaren 31n, Ampostan jokatu zen Espainiako Arraunergometro Txapelketan. Emaitza onena Imanol Garmendiak lortu zuen Pisu Arineko Gizonezko Seniorren mailan: 6:15.00ko denborarekin zilarrezko domina irabazi zuen. Lau izan ziren, beren mailan lehen hamar postuetan geratzea lortu zuten Orio AEko arraunlariak.
Orio AEko arraunlarien emaitzak
Gizonezko Jubenilak
- Martxel Aldai 9. postua
- Aritz Hernandez 16. postua
- Joseba Azkonobieta 21. postua
- Julen Arostegi 39. postua
- Mikel Uranga 40. postua
Gizonezko Seniorrak Pisu Arina
- Imanol Garmendia 2. postua
- Ander Zabala 7. postua
- Aitor Balerdi 20. postua
- Migel Angel Millares 23. postua
- Aritz Lizarralde 24. postua
- Mikel Arregi 26. postua
Gizonezko Seniorrak –23 urtez azpikoak–
- Unai Lizarralde 18. postua
Gizonezko absolutuak
- Jon Carazo 9. postua
Fondo txapelketa bertan behera
Eguraldi iragarpena eta alerta laranja zela eta, otsailaren 1ean, igandean, jokatu behar zuten Espainiako VI. Fondoko Txapelketa bertan behera geratu zen.