Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu da bihar. 16:00etan hasiko da, Kolon Txikin. Iaz 26 bikotek hartu zuten parte kanporaketan, eta finala ere Orion jokatu zen. Giro bikaina sortu zen eta aurtengoan ere lagunarteko giro polit horretan jokatu nahi dute kanporaketa.
Herrialdetako kanporaketak otsailaren 20, 21 eta 22an dira; finala martxoaren 7an, Lekeition. Biharkoan Oriotik zein bikote sailkatuko diren erabakiko da. Hori izango da saria, herrialdeetako kanporaketetara sailkatzea.
Dena den, herrialdeetako kanporaketan eta finalean sari potoloak egongo dira. Txapeldunak 3.000 euro, txapela, garaikurra eta Karibera bidaia lau lagunentzat irabaziko ditu. Bigarren sailkatuentzat 1.500 euro, garaikurra eta bi lagunentzat Kanariar Uharteetara bidaia izango dira, hirugarrenak 750 euro eta lau lagunentzako asteburuko egonaldia irabaziko ditu, eta laugarren sailkatuak 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.