LEINNeko ikaslea da, besteak beste, Ander Atorrasagasti. Ohikoa ez den ikasketa prozesua du graduak, Finlandiako hezkuntza eredua, alegia. Lehen egunetik taldekideak bildu eta talde lanean ikasten dute, team learning deituriko metodologiarekin. Taldeak enpresa errealak dira, team company eredua dute oinarrian, eta proiektuak garatu behar dituzte.
Atorrasagastiri bi hilabetez Tafallan egotea egokitu zaio, langabetuentzako ekintzaile prozesu batean kolaboratzen. 12 langabetu hiru hilabetez asteko egun guztietan bildu dira, elkarte bat sortu dute eta tailerrak jaso dituzte, lan bilaketa eraginkorragoa izan dadin.
Aurkezpenak nola egin, webguneen kudeaketa, proiektuak gauzatzeko erreminten tailerra... lan bilaketan lagungarriak diren hainbat gako irakatsiko dituen saioak antolatu dituzte. Astero bi elkarrizketa saio egin dituzte, taldeari buruz hitz egiteko. Learning by doing metodologian oinarritzen zen ikastaroa, hau da, egiten ikastea.
Atorrasagastik tailer horietako batzuk eman ditu; eta, horrez gain, astean egun batez joaten ziren proiektuei kanpoko laguntza ematea, coach lanak egitera. Izan ere, Atorrasagastik unibertsitatean Tafallako langabetuek egin beharreko prozesu berbera egin behar izan dute, egiten ikasi.
LEINNerrarentzat oso aberasgarria izan da prozesua eta etorkizunean Orion edo inguruko herriren batera ekartzeko gogoz gaude. Proiektu guztietan zailena hasiera dela azpimarratu du, eta egiten diren akatsak ia beti berdinak direnez, kanpoko begiratu honekin asko ikasi duela aitortu du.