Nafarroako Unibertsitatearen Museoa –NUM– inauguratu zuten atzo, Rafael Moneok sortutako 11.000 metro koadroko eraikina. Campusaren barnean eraiki bada ere, unibertsitateko kideentzat ez ezik, guztientzat ireki ditu ateak.
Interes sozialeko 90 proiektuetako bat da, MECNA zigiluak aitortzen duen moduan. Artista interesgarrien lanak biltzen dira bertan, behintzat, tartean Jorge Oteizarenak. Lau eremutan banatzen dira obrak: Tapies, Palazuelo, Rothko eta Oteiza aretoetan, hain zuzen.
Oteizaren aretoa txikia da. Bere hamar obra daude bertan; tartean, Bachi omenaldia eta Elias eta bere suzko gurdia.1965eko obrak dira biak eta Madrilen zeuden, esposizioan. Handik Iruñera ekarri dituzte, NUMeko Oteizaren txokoan jartzeko.