Txikienek korrika egiten gozatzeko eguna

Karkara 2015ko urt. 26a, 09:00

Seigarren Kros Txikia antolatu du Zaragueta eskolak otsailaren 1erako

Seigarren aldia da Zaragueta Herri Eskolak Kros Txikia antolatzen duela. Urtero bezala, herriko txikienak korrika jarriko dira otsailaren 1ean, larunbatean, 12:00etatik aurrera. HH4 eta HH5eko umeek 150 metro, LH1 eta LH2koek 300 metro, LH3 eta LH4koek 600 metro, LH5 eta LH6koek 1000 metro eta, DBH1 eta DBH2koek 1200 metro egingo dituzte, eta parte-hartzaile guztiek jasoko dituzte dominak.

Izen-ematea zabalik dago, eta krosaren eguneko 11:30ak arte egongo da zabalik. Korrika egin nahi duenak Zaraguetan bertan, Kultur Etxean eta Karelan eman dezake izena. 11:45ean elkartuko dira parte-hartzaile guztiak Zaragueta eskolako sarreran, eta proba 12:00etan hasiko da. Proba amaitu ostean toki berean jaso beharko dituzte gurasoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide