Zaraguetan danborri hotsa goizean goiz aterako diete, goizeko 10:45ean. Eskolako jolas tokia danborradako eszenario bihurtuko dute eta hainbat pieza joko dituzte.
Arratsaldean, berriz, Ikastolakoak jarriko dira danbor-joleen azalean. Arratsaldeko 16:00etan Ikastola aurreko plazan joko dute danborra eguraldi ona eginez gero; txarra egiten badu, ordea, Karelan izango da danborrada. Ikastolan HHko ikasleez gain LH 1 eta 2. mailako haurrek ere hartuko dute parte.
Donostiako martxa, Diana, Iriyarena, Txuri-urdin, Balearen kanta, Tatiago... kantu mordoa joko dituzte San Sebastian egunean bai Ikastolan, bai Zaraguetan.