Hiru seme-alaba edo gehiago dituztenek osatzen dute familia ugaria, oro har. Orioko Udalak familia ugarientzako laguntzak ditu, Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion hainbat hobari onartu baititu. Laguntza eskuratu ahal izateko, familia ugariaren izaera kreditatuta edukitzea ezinbestekoa da.
Hobaria izaera urbanoko higiezin batentzako eskatu daiteke, higiezinaren balioa gehienez 180.000 eurokoa bada. Hiru seme-alaba dituzten familiek eskuratuko dute laguntza kopuru txikiena, %52,50. Haur kopurua handitu ahala, hobaria ere handitu egingo da. Lau seme-alaba dituzten familiak %63ko laguntza izango dute eta 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak %73,50.
Gaur zabaldu da hobariak eskatzeko epea, eta hilabeteko tartea izango duzue horretarako, otsailaren 20an itxiko baita epea. Udal bulegoetan egin behar da eskakizuna, goizeko 8:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera.
Entregatu beharreko dokumentazioa ondorengoa da: bulegoan emango zaien instantzia, familia ugariaren txartela eta izaera urbanoko ondasun higiezinaren azken ordainagiria ordaindu izana kreditatzen duen agiria.
Hobari horiek eskatu nahi dituztenek udal bulegoetara jo behar dute urtarrilaren 20tik otsailaren 20a bitartean, biak barne, honako ordutegian: 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Bertan emango zaien instantzia bete beharko dute honako dokumentazioa aurkeztearekin batera: