1-0 irabazi du etxean Oriokok

Karkara 2015eko urtarrilaren 19a

Jorge Aranbururen golarekin irabazi zuen Orioko FTko lehen taldeak

Euskalduna taldea puntu bakarrera duen arren, Erregional Goren mailako lehen postuan dago Orioko FT-ko lehen taldea. Urtarrilaren 18an, igandean, 1-0 irabazi zuen Allerruren aurka Mendibeltzen, eta horrek lidertzan mantentzen du taldea.
 
Ohorezko jubenilek ere garaipena lortu zuten Donostiako Lengokoak taldearen aurka: 3-0 irabazi zuen. Garaipen garrantzitsua izan da taldearentzat mailan jarraitzeko helburua lortzeko.
 
Kanpoan jokatu zuten jubenil neskek, Zarautzen hain zuzen. 0-4 irabazi zuten eta bigarren postuan sailkatu dira ligako lehen multzoan. Txapeldunen fasea jokatuko dute.
 

Emaitza guztiak

Erregional preferente
Orio 1-0 Allerru
Ohorezko Jubenil
Orio 3-0 Lehengokoak
Jubenilak neskak
Zarautz 0-4 Orio
Kopa, Kadeteen multzoa 3
Astigarraga Mundarro 0-1 Orio
Kopa, Kadeteen multzoa 4
Orio 0-5 Martutene
Infantil Txiki
Eibar 4-0 Orio
Infantil F8 neskak
Zumaiako 9-0 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide