Alerta horia dago indarrean atzotik, eta bihar ere denboraleak gogotik joko du Euskal Herrian. Itsaso nahasia izango dela diote eguraldi iragarpenek, haize-bolada handiak egongo baitira. Hortaz, gaurko estropadak ez ezik, biharkoak ere bertan behera gelditu dira.