Pirritx, Porrotx eta Marimotots Karelan izango dira urtarrilaren 30ean

Karkara 2015ko urt. 16a, 12:16

Ikastolak antolatu duen ikuskizunean, Txo, Mikmak txikia, beren azken lana aurkeztuko dute pailazoek

Salgai daude dagoeneko Ikastolak antolatu duen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldirako sarrerak. Urtarrilaren 30ean, ostiralean, izango da ikuskizuna, 17:30etatik aurrera Karela Kiroldegian.

Sarrerak erosi nahi dituenak, Ikastolako idazkaritzan eros ditzake 7 euroren truke, 8:30etik 10:00etara eta 16:30etik 18:00etara. Kutixi kafetegian ere erosi daitezke sarrerak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide