Hiru oriotar Itsaslapurren traineruan

Karkara 2015ko urt. 19a, 08:47

Borja Mena entrenatzaile, Xabier Ruiz laguntzaile, Ibai Zubizarreta prestatzaile fisiko lanetan; Horiek dira Oiartzungo Itsaslapurrak elkartean dauden oriotarrak. Orion arraunean aritutako Iker Galarza eta Andoni Ostolaza ere taldean dira, nutrizionista bezala lehena eta patroi lanetan bigarrena.

Oiartzunen beti izan dira arraunlariak; baina, sekula ez arraun elkartea, iaz arte. 2014an hasi ziren ordura arte fikzioa edo ametsa zen proiektuari forma ematen. Oiartzungo itsaslapurrak arraun elkartea sortu zuten eta Santo Tomas egunean egin zuten lehen abordaia.

Dena den, ekainetik hasi ziren itsaslapurrak abordatzen. Eta, pixkanaka-pixkanaka, bi traineru osatu dituzte: bat neskena eta bestea mutilena. Neskak San Juangoekin ari dira entrenatzen eta martxoan bi taldetan banatuko dira, arraunlari kopuruak horretarako bidea ematen badu. Mutilak trainerua osatzeko arazorik ez dute izan eta KAE2 ligan lehiatuko dira.

Arraunlariei aginduak ematen Borja Mena oriotarra ibiliko da. Menaren eskutik, prestatzaile fisiko bat eta nutrizionista bat ere iritsi dira klubera: Ibai Zubizarreta eta Iker Galarza. Xabier Ruiz ere laguntzen ibiltzen da eta Andoni Ostolaza trainerua gidatzen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide