1998an izendatu zen Parke Natural. 1.335 hektarea ditu, eta Gipuzkoako Parke Naturalik txikiena da. Txikia, baina aberatsa. Gizakiak utzitako arrastoak antzematen dira, errotak eta burdinolak esaterako. Ia parke guztia Aian dago, nahiz eta Zestoa eta Zarautz ere hartzen dituen.
Talai Mendik hara egingo du txangoa igande honetan, urtarrilaren 18an. Goizean goiz aterako dira, Oriotik, Talai Mendiren egoitzatik. 8:30ean atera eta Pagoetatik barrena ibili ostean, berriz ere Oriora itzuliko dira. Izena emateko epea urtarrilaren 16an amaituko da. Uranga Burdindegian eman behar da izena, eta derrigorrezkoa da federatuta egotea.
Hurrengo irteera, eski irteera
Talai Mendiren ondorengo txangoa asteburu pasa izango da, urtarrilaren 24an atera eta 25ean itzuli. Mendian eskiatzera joango dira elkarteko kideak eta animatzen den federatu oro.