11 garaipen, 2 berdinketa eta 2 porrot. Horiek dira erregional preferenteko taldeak eskuratutako emaitzak; emaitza bikainak, lehen postuan bakarrik baitaude. Guztira 35 puntu eskuratu dituzte 15 jardunaldietan. Bigarren postuan Euskalduna dago, bi puntura; eta, hirugarren, Vasconia, sei puntura.
Asteburu honetan ligako bigarren berdinketa eskuratu du etxetik kanpo, Urnietako zelaian. Gainontzean, jardunaldi gazi gozoa izan da Orioko Futbol Taldearentzat, bi partida irabazi, bi berdindu eta hiru galdu baititu.
Asteburuko emaitzak
Urnieta 1-1 Orio
Orio 3-1 Santo Tomas Lizeoa
Orio 1-1 Urnieta
Orio 2-1 Lehengokoak
Internacional 4-1 Orio
Orio 0-1 Bergara
Orio 2-4 Amaikak Bat