Ate irekiak Maria Maestra haurreskolan

Karkara 2015ko urt. 9a, 15:56

Urtarrileko matrikulazio-aldiaren barruan ate irekien eguna egingo dute Maria Maestra eskolan datorren astelehenean, hilaren 12an

Matrikulazio epea zabalduko dute datorren astean Maria Maestra haurreskolan, urtarrilaren 12tik 16ra, biak barne. Matrikulazio-aldi horren barruan, haurreskola barrutik ezagutzeko aukera izango du nahi duenak, ate irekien eguna egingo baitute astelehenean. Instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta informazioa jasotzeko aukera izango du 17:00etatik 18:00etara gerturatzen denak.

Matrikulazio berriak

0-1 eta 1-2 urte bitarteko haurrentzat plaza libreak ditu momentuz haurreskolak. Horregatik, urtarrilaren 12tik 16ra bitartean matrikulatzeko aukera egongo da. Jaio diren haurrak bakarrik matrikulatu daitezke.

Matrikulatu edo informazio gehiago nahi duenak haurreskolara jo behar du 8:30etik 11:00tara edo 13:00etatik 16:00etara, edo telefono honetara deitu dezake: 943 89 06 25.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide