Julen Apezetxea musikariak soinuaren bidez meditatzeko ikastaroa emango du urtarrilaren 15etik aurrera. Mandalarak antolatu duen ikastaro honetan, burua baretzen eta gorputza indartzen ikasiko dute, armoniarekin eta bibrazioak jasotzen, eta horien erritmoan arnasten.
Hamabostean behin izango da ikastaroa, ostegunetan. Urtarrilaren 15ean egingo da lehen eskola, eta bi ordutegitan emango dute: 11:30etik 13:00etara eta 19:30etik 21:00ra. Ikastaroaren hileko prezioa 40 eurokoa da.
Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak 648 487 489 telefonora deitu edo mandalarataldea@gmail.com helbidera idatzi dezake.