Orio itsasoan eta errioaren artean gai hartuta egin zituzten 2. Muskuilu Harria txapelketarako argazkiak. Infantilen kategoriako lehen saria Mikel Erkiziak irabazi zuen, Txalupa zaharra, kanoa gazten etxea titulua duen argazkiarekin. Helduen mailan Josune Zabaletaren Lainopean argazkia izan zen irabazlea. Guztira 28 argazkilarik hartu zuten parte txapelketan eta sari banaketan 50 pertsona inguru bildu ziren. Lunch eder bat prestatu genuen eta giro paregabea izan genuen. Abenduaren 8an izan zen ekitaldia. Muskuilu Harria Elkartea