Boulderra hilean behin irekiko dugu

Karkara 2014ko abenduaren 26a

Badira urte batzuk Talai Mendiko lokalean boulder bat eraiki genuela. 20 metro inguruko paretan eskalatzeko teknikak lantzeko aukera ematen die elkarteko kideei. Gure lokalean obra egin ondoren, eskalada probatu nahi duen guztientzat boulderra irekitzea erabaki dugu.

Nahi duen oro etor daiteke boulder eskalada egitera. Hilean behin egongo da zabalik, hirugarren igandean, udako hilabeteetan eta Talai Mendik jarduera asko dituenean izan ezik. Hauek dira boulderra irekita egongo diren egunak: urtarrilak 18, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 19, irailak 20, urriak 18 eta azaroak 15. Ezagutu nahi duenak, egun horietan 16:00etatik 19:00etara Talai Mendiren lokalera –Iturbide kalea e, behera– etorri besterik ez du.

Elkarteko kideak egongo dira boulder eskalada eredua nola praktikatzen duten azaltzen, eta laguntza behar duenari erakusten. Baina ez dute haurtzaindegi lanik egingo, joaten diren umeen gurasoek bertan egon behar dute seme-alabak zaintzeko. Jende asko biltzen bada, arduradunak txandak egingo ditu, gerturatzen diren guztiek kirola egoera lasaian praktikatu dezaten.2015etik aurrera, Talai Mendiko boulderraz gozatzeko gonbita luzatzen dizugu. Animatu etortzera! Talai Mendi

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide