Kontuz! Supermercados DIA

Karkara 2014ko azaroaren 28a

Kontuz, bai, ondo begiratu iraungitze data guziak, bestela ez duzu zer eginik.  Orain dela ia hilabete bat, joan nintzen Orioko DIA supermerkatura eta jogurt pakete bat hartu nuen datari begiratu gabe. Etxean gordetzeko garaian konturatu nintzen data pasata zegoela, eta hurrengo egunean jogurta bueltatzera joan nintzenean, arduradunak esan zidan akaso etxean iraungita nuenarekin aldatu nuela erosi berria. Ez zizkidan aldatu.
Sinetsi ezin nuela geratu nintzen, baina bai, horrela izan zen. Ni bezala arreta txarra jaso duten guztiei arduradunarekin kontaktuan jartzeko eskatuko nieke –650256772–; jasotako erantzuna salatzeko. Esaera zaharrak dioen bezala... piensa el ladron que todos son de su condición.  M.I.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide