Hiru, hiru eta bat, hiru eta hiru laurden

Lore Berasaluze 2014ko urr. 29a, 14:15

Hiru. Astoreka, Gojenola eta Elordi: hiru lagun ama izateko gogoz. Bizitzari norabide berria jartzea xede, orain artekoa atzean laga eta elkarrekin egin dute salto amatasunaren itsasora; aitatasunaren olatuak  zipriztindu gabeko itsaso barera joan nahi eta galerna etortzen zaie, ordea.

Hiru eta bat. Gurrutxagak gogoz eragiten ditu barealdian olatuak. Hiru emakumeak bereganatzen ditu; sexualki nahiz emozionalki; hirurak. Espermatozoide eta obuluen arteko bilkura hotz hutsa izan behar zuena, di-da berotzen da.

Hiru eta erdi. Gustura ikusteko lan komikoa da: erraza, arina. Azpimarratzekoak: inprobisazioak emandako ukitu freskoa (bonboiak lurrera erortzean –ez botatzean– ; edalontzi bat haustean), antzerkiaren izaera bizia azaleratuz; gustatu zitzaidan nola egin zuten aktoreek.  Hiru puntu horretan. Baina ez ninduen asebete gizonaren ahots-jolasak. Futbolean antzerkian baino gehiagotan aritua izaki, baloiarekin urruti iritsi zelako, antzerki munduan denbora gehiago ematea bidezkoa da; ea hurrengo saioan Championsen ikusten dudan!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide