Atorrasagasti Espainiako txapeldun

Karkara 2015ko urt. 8a, 09:58

Erkidego autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa irabazi dute Euskadiko jubenil mutilek, Kataluniari 36-32 irabazita.

Urtarrilaren 7a. Urduri Ander Atorrasagastiren mutilak. Urduri bezain gogotsu. Gogotsu bezain kontzentratuta. 13:00ak, epaileak txistu egin zuen, 60 minutu bizi zituzten aurretik. Tentsio handiko ordubetea izan zen arren, Euskadiko selekzioak kontrolpean izan zuen partida eta Erkidego autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa irabazi zuen.

36-32 gailendu zen Euskadiko selekzioa. 4 goleko aldearekin irabazi zuen partida. Finala baina hiru egun lehenago, hamaikagatik galdu zuten talde berdinaren aurka, Kataluniaren kontra. Dena den, euskaldunek ez zuten estrategia aldatu, beren onena ematera joan ziren. Aurrekoan beren jokoan erori ginen. Gaur, beren kontraerasoa gelditzea zen helburua, estatikoki ez baitziren gu baina gehiago izan aurrekoan,
aitortu du Atorrasagastik, Euskadiko selekzioko delegatuak.

Helburua ondo bete dute Atorrasagastiren mutilek. Defentsan sendo egon baitira, harresi modukoa osatu dute. Gaur ondo moztu dugu beren erasoa eta guk jarri dugu partidaren erritmoa, azaldu du delegatuak; eta, gehitu du: bagenekien gure lana eginez gero aukerak izango genituela. Ez dugu aurreko partidatik ezer aldatu, gure egin dugu eta kito.

Dakiten moduan jokatuta eskuratu dute urrezko domina, atzean sendo eta aurrean bizkor ibilita. Erasoan ere fin ibili baitira. 36 gol eskuratu dituzte, ez da zifra makala.

Ander Atorrasagastiren esanetara zeuden Euskadiko jubenil mutilak kalitatea erakutsi dute zelaian. Asko aldatu da eskubaloia. Orain, txikitatik teknika lantzen da. Horregatik daude kalitate handiko jokalariak. Dena den, 1997ko generazioak kalitate berezia dauka. Aspaldian hemen inguruan izan den generaziorik onena da. Halaber, sekula ez zuten lortzen txapeldun geratzea. Txapelketa hau horregatik izan da berezia, beti gainetik izan dugun selekzioa mendean hartu dugulako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide