Pasa den ostirala ahaztezin bilakatzen diren egun berezi horietako bat izan zen. Jende asko elkartu ginen, piano eta piano-jotzaile handi baten inguruan, une majiko batzuk dastatzeko prest.
Ikusleak musika eta kontuz betetako garaietara eraman zituen Bach eta Beethovenen arteko bidaian. Une ezin hobeekin hasi zen bidaia hau, entzuleak arnasari eutsiz, Xabierren eskuek modu goxo eta sentiberan Goldberg Variazioak jotzen zituzten bitartean.
Mozarten Turkiar Martxa eta hain ezaguna den Para Elisa ondoren, Beethovenen Waldstein sonata indartsu eta kalitate handiz ornitutako soinuarekin jo zuen. Xabier Lizasok eskaini zuen obraren ulermenaren bitartez entzuleak arreta harrapatu zuen. Eta horrelaxe geratu ziren entzuleak, aulkietatik mugitu ezinik, kontzertua bukaerarik gabe jarraitzeko zain. Ahaztezina, beste hitzik ez dago...