Eskiatzera joateko irteera antolatu du Txurrumuskik

Karkara 2015ko urt. 8a, 09:00

Iaz gaztelekuak antolatu zuen eski irteerara 24 gazte eta 4 begirale joan ziren

Luz Ardidenera joango dira urtarrilaren 31ko eta otsailaren 1eko asteburuan. Urtarrilaren 11ra arte dago izen-ematea zabalik.

Urtarrilaren 31 eta otsailaren 1a hartzen dituen asteburuan eskiatzera joateko aukera dute herriko DBHko ikasleek Txurrumuski aisialdi taldearen eskutik. Frantziako Luz Ardiden eski estaziora izango da irteera.

Izena eman nahi duenak urtarrilaren 11 baino lehenago egin beharko du Ametsa gaztelekuan. Horretarako, aldez aurretik 85 euro sartu beharko dituzte Laboral Kutxaren kontu korronte honetan: 3035 0182 15 1820025099. Gaztelekuan izena emateko, ordainketa agiria eta osasun-txartelaren kopia aurkeztu behar ditu eskiatzera joan nahi duenak.

Plaza kopurua mugatu denez, antolatzaileek izena lehenbailehen ematea gomendatzen dute. Izen-ematea behar bezala gauzatzen duten gazteek lehentasuna izango dutela adierazi du Txurrumuskik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide