Finalera sailkatu da Ander Atorrasagasti

Karkara 2015ko urt. 7a, 09:31

Madril mendean hartuta finalerako txartela eskuratu zuten Euskadiko jubenil mutilek. 

Katalunia izango du aurrez aurre Euskadiko selekzioak. 13:00etan izango da final handia, Marina Doorren. Madrilgo taldeari 35 eta 30 irabazita iritsi dira finalera. Teledeporte katean emitituko dute partida, zuzenean.

Sendo aritu dira txapelketan, partidetan itxura ona eman dute oso. Behin Erkidego autonomikoen arteko Espainiako Txapelketako finalera iritsita, urrezko domina eskuratzea dute helburu. Horretan ahaleginduko dira gaur, 13:00etan, Kataluniaren aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide