Jubenilen taldeko delegatua da Atorrasagasti. Txapelketan urratsez urrats joan dira, partidaz partida. Aurrera egitea lortu dute, eta finalerdietara iritsi dira Asturiasi 33-21 irabazita. Bihar jokatuko dute finalerako txartela Madrilen aurka. Irabazi ezkero, 7an, asteartean, final handia jokatuko dute.
Urtarrilaren 2an indarrak neurtu zituzten Madrilen aurka, eta berdinketarekin amaitu zen partida. Beraz, aukerak ikusten ditu Atorrasagastik. Berekin batera, lehengo urtean izan ziren bi oriotar ere ekarri ditu gogora delegatuak, Mikel Amilibia eta Eneko Lizarralde. Lesioengatik ezin izan dute hemen egon, azaldu du.
Finala, esan bezala, 7an izago da eta telebistan emitituko dute, Teledeporte katean, 13:00etan. Kadeteen mailan Aitor Atorrasagasti –Anderren anai gaztea– dago eta bederazigarren postuagatik dabil borrokan.