Merezitako agurra

Karkara 2014ko abe. 29a, 08:59

Palako azken partida jokatu zuen Tiburtzio Etxeberriak, jokoan baino ezin baitzion esan agur pilotari. Eta, dakien bezala egin zuen, irabaziz. 

Gipuzkoako larruzko pala finalean txapela Tiburtzio Etxeberria eta David Arozenak jantzi zuten. Realeko bikotea txapeldun gelditu zen tanto bateko aldearekin, 35-34 irabazita. Azken 18 urtetan 16 txapel irabazi ditu modalitate horretan oriotarrak. Hau, 45 urterekin, jantzi duen azken txapela izan da, pilota utzi baitu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide