Agur esango dio pilotari Tiburtzio Etxeberriak

Karkara 2014ko abe. 27a, 14:09

Bihar jokatuko du bere azken partidua –Gipuzkoako finala– Tiburtzio Etxeberriak, Olaberrian, goizeko 10:30ean. 

Biharkoa azken partida izango da Tiburtzio Etxerriarentzat. Erretiroa hartuko du 20 urte baina gehiagoko ibilbidearen ondoren. Ibilbide oparoko pilotaria. Maitatua, garaipenez gain, jarrera ere bikaina izan baitu 20 urte horietan guztietan.

15 aldiz Gipuzkoako txapelduna izan da. Lehendabizikoz 1994. urtean irabazi zuen, azkena 2013/2014 denboraldian. Bihar ere final batean emango dio amaiera bere ibilbideari, Gipuzkoako larruzko paleta txapelketako finala jokatuko du usurbildarren aurka David Arozenaren bikotekide duela. Olaberrian izango da partida, goizeko 10:30ean.

 

 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide