6 urre, 5 zilar eta 2 brontze

Karkara 2014ko abe. 22a, 09:59

Orioko arraunlariek Hondarribian egin zen Gipuzkoako Ibilbide Luzeko Txapelketan lan ona egin zuten

13 domina. Zenbaki potoloa, emaitza paregabea. Zazpi elkartek hartu zuten parte, 64 ontzik eman zuten izena. 14 kategoria osatu zituzte eta Oriok horietako seitan lortu zuen urrezko domina.

Infantiletan, emakumezkoen skull bikoitzan, emakumezkoen skull laukoan eta gizonezkoen skull laukoan lortu dute garaipena. Kadeteetan, emakume skull bikoitzan eta emakumezkoen skull laukoan. Absolutuetan ere urrea eskuratu zuten, gizonezkoen zortziko kategorian. Horrez gain, bost zilar eta bi brontze ere lortu zituzten oriotarrek.

Sailkapena

Infantilak
2X EI-IF Emakumezkoa Skull Bikoitza:                   Orio
4X EI-IF Emakumezkoa Skull Laukoa:                    Orio
4X GI-IM Gizonezkoa Skull Laukoa:                       Orio
8+ GI-IM Gizonezkoa Zortzikoa:                 Hondarribia
Kadeteak
2X EK-CF Emakumezkoa Skull Bikoitza:                 Orio
4X EK-CF Emakumezkoa Skull Laukoa:                  Orio
4X GK-CM Gizonezkoa Skull Laukoa:                Zarautz
8+ GK-CM Gizonezkoa Zortzikoa:                Hondarribia
Jubenilak
2X EJ-JF Emakumezkoa Skull Bikoitza:           Ur kirolak
4X EJ-JF Emakumezkoa Skull Laukoa:         Hondarribia
4X GJ-JM Gizonezkoa Skull Laukoa:               Ur kirolak
8+ GJ-JM Gizonezkoa Zortzikoa:            Santiagotarrak
Absolutuak
2X EAB-ABF Emakumezkoa Skull Bikoitza:  Hondarribia 
8+ GAB-ABM Gizonezkoa Zortzikoa:                     Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide